Euskara Planak
LAN MUNDUA EUSKALDUNTZEN
SARRERA
Gero eta enpresa gehiagok du Euskara Plana egiteko premia. ILAZKIk, 31 urteko eskarmentua duenak, enpresa-mundua eta euskara-mundua uztartuko dizkizu etorkizunari arrakastaz hel diezaiozun.
ILAZKI, LAN ETA EKONOMIA MUNDUAN
Euskal Herriko ekonomia eta lan munduan sortutako eskaerari erantzutea da ILAZKIren jarduera eta xedea. Euskararen erabilera eta ezagutzaren normalizazioa modernitate ikur da lan-munduan.
Euskara plan eraginkorra asmatu dugu GUK, lan-kudeaketa arrakastatsu eta eraginkorrean oinarritutako irizpideetan oinarriturik:
a) Zure enpresaren beharrak ase eta etorkizunerako prestatzea. Zure neurrira egindako plana.
b) Baliabide didaktiko egokienak erabiliko ditugu gure lanaren kalitateaz eta profesionaltasunaz ohar zaitezen.
c) Lan-munduaren izaera anitzari erantzun ezberdinenak eman nahi dizkiogu ahalik eta ikas eredu eraginkorrenak erabilita.
ZER ESKAINTZEN DIZU ILAZKIK?
Lan-mundua eta euskara-mundua uztartuko dituen zerbitzua eskaintzen dizu Ilazkik. Zure beharrei soil-soilik egokitua; lantokiko inguru soziolinguistikoari eta enpresako kanpo/barne eskaerari erantzungo diona.
Euskara plana arrakastatsua gertatu dadin behar-beharrezkoak diren jarraipen azterketak, inplementazioa, ebaluazioa eta zuzentze egitasmoa... egingo zaizkizu. Eta hau guztia langileriaren profil sozio-profesionala, taldekoa nahiz bakarkakoa, kontuan harturik: bakarkako zein taldekako trebatze lanak, aurrez aurreko klaseak, on-line...
Hau gutxi balitz finantza bideak lortzeko bideak kudeatu eta erraztuko dizkizu ILAZKIk.
ZERGATIK AREAGOTU EUSKARAREN ERABILERA ZURE LANTOKIAN ?
Gero eta handiagoa da euskararen izatea XXI. mendeko euskal gizartean, baita lan-munduan ere. Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen hizkuntza politikak ere hori du helburu.
Euskararen erabilera bultzatuz gero, sekulako abantailak lortuko dituzu:
1) Kanpo eta barne irudia hobetuko duzu; batez ere, enpresak eskaintzen duen zerbitzuari kalitatea eta balio erantsia gehituko dizkiozulako.
2) Merkatua zabaldu egingo duzu eta bezero guzti-guztien gogobetetzea lortuko duzu.
3) Euskara erabiltzeagatik nabarmendu egingo da zure enpresa merkatuan.
4) Langileriaren hartu-emana hobetu egingo da; eta inplikazioa ere bai.
5) Enpresak eskaintzen duen zerbitzuari kalitatea eta balio erantsia gehituko dizkio euskarak.
6) Bezeroen gogobetetzea lortuko da.
FINANTZIAZIOA
EUSKO JAURLARITZA
1) Egoeraren Diagnostikoa eta Euskara Planaren Diseinua.
2) Urteko Kudeaketa Plana.
- Testu etab.en itzulpena eta egokitzea.
- Batzar eta bileretarako aldi bereko itzulpen-zerbitzua.
- Langile elebidunen lanari lotutako hizkuntza-trebakuntza orokorra.
- Langile elebidunen laneko berariazko ezagutzak zabaltzeko edota sakontzeko prestakuntza-ikasta-roak euskaraz.
- Softwarearen egokitzapena.
- Plangintzaren jarraipen, ebaluazio, inplemen-tazio eta egokitzapena.
BESTE INSTITUZIOAK:
1) Fundación Tripartita delakoa.
