25 years
Ilazki euskaltegiaren 25. urteurrena
Hogeita bost urte bete zituen ILAZKI euskaltegiak 2001 urtean. Zenbait ekintza antolatu zituen gertaera pozgarri hori ospatzeko : hitzaldiak, diapositiba emanaldiak, 25 urteko bide horri buruzko argazki erakusketa...
...eta amaiera Donostiako Konstituzio plazan egindako jaialdiak eman zion. Giro ederrean ospatu zuen, beraz, mende laurdena Ilazkik eta, bide batez, atzera begiratzeko aukera eman zion.
Hogeita bost urteko ibilbide luze eta aberatsa
Izan ere, atzera begiratze horretan gauza ugari ikusi zituen Ilazkik. Hasierako garai gogorrak, urteetako lanak, urteetako ilusioak eta urte hauetan guztietan zehar euskaldundu dituen milaka gipuzkoarrak.
Guzti-guztioi, baita egun euskaltegian ikasten ari zaretenoi ere, eskerrak eman nahi dizkizuegu Ilazkin jarritako konfiantzagatik, eta, batez ere, euskara ikasteagatik. Horixe baita gure konpromisoa, euskal herritar guztiek euskara ezagutzea. Horregatik jarraitzen du Ilazki euskaltegiak bere bidean. Eta badu, etorkizuna iragana bezain oparoa izango delako esperantza.
