4. Maila - Mailarik gorena

NORENTZAT

  • EGAduna den edonorentzat.
  • Euskara jasoan aritu eta jardun nahi duen ororentzat.
  • 4. Hizkuntza Eskakizuna behar dutenentzat.

IKASTAROAREN HELBURUAK

IDATZIZKOAK

  • Lan, kultura eta gizarte mailako gai espezializatuetan, arrakasta lortzeko moduan, dotore, zuzen, egoki eta jator idazteko gai izango da ikaslea.
  • Maila honi dagozkion testuak burutzeko estrategia egokiak eskuratuko ditu: lan koherenteak, zehatzak eta egokiak sortu.

AHOZKOAK

  • Kultura maila goreneko eta norbere laneko edota espezialitateko gaien inguruan elkarrizketak mantendu, iritziak eman eta jendaurrean azalpen eraginkorrak egiteko gai izango da.
  • Ikasleak berbaldi koherentea, hari logikoari lotua eta dotore josia izango du.

METODOLOGIA

  • Ikastaro presentzialak izango dira ikastaroaren oinarria.
  • Irakasleek ikasleen lanen zuzenketa egingo dute.
  • Ikasleen zalantzak, une oro, bideratu.
  • Irakaslea gidari.
  • Ahozko eta idazmen jarduna hobetzeko proposamenak egingo dira.
  • Ikasleak behar duen material osagarria prestatuko da.

EGUTEGIA ETA IRAUPENA

ASTEAN 2 ALDIZ

ASTEAN 2 ALDIZ
Asteartea eta Osteguna
(2007) Urriak 2 - (2008) Ekainak 19
EGUNAK 66
ORDUTEGIA 18:00 - 20:30
ORDUAK 165
PREZIOA 435 euro

DIRU LAGUNTZAK