Eskola antzerkira bidean (H406)

HELBURUAK

  • Eskola antzerkia landu nahi duen irakasleari edozein egoeratan aplika ditzakeen oinarrizko tresnak erakustea: espazioa, denbora, protagonista, antagonista, konfliktoa.
  • Eskola antzerkia lantzeko bide erabilgarriak eskaintzea irakasleari, antzerkiaren eta dramatizazioaren arteko bereizketa eginez.
  • Eskola antzerkia lantzeko joko eta proposamen batzuk eskaintzea irakasleari, batez ere ahozkotasunari eta testugintzari garrantzia emanez.

PROGRAMA

1. Oinarrizko hiztegia

2- Haur Hezkuntza

  • Helburuak
  • Lan egiteko prozedura
  • Aholku batzuk
  • Zenbait poema jostari antzerkia egiteko proposamen gisa.
  • Dramaturgia bat osatzeko bidea

3- Lehen Hezkuntza

  • Helburuak
  • Lan egiteko prozedura
  • Aholku batzuk
  • Zenbait ariketa eta dramaturgia bide

4-Bigarren Hezkuntza eta Batxilerra

  • Helburuak
  • Lan egiteko prozedura
  • Aholku batzuk
  • Zenbait ariketa eta dramaturgia bide.- Lanerako proposamenak

METODOLOGIA

  • Ikastaroa praktikoa izango da.
  • EIE-ren Liburuen Xarma bildumako Eskola antzerkirako gida landuko da, batik bat, saio integralen bidez: beroketa jokoak, inprobisazioak, testugintza.
  • Saioak eta datak:
    • Irailean, goizez edo arratsaldez, lau orduko bost saio (*aukera egokiena)
    • Ikasturtean zehar: astean bi ordu eta erdiko bi saio, lau astez.

BIBLIOGRAFIA

Web orrialdeak

Teatroa

Bibliografia

  • Arrieta Yolanda, Irusta Antton, Friera Iñaki. Eskola antzerkirako gida. Liburuen xarma. EIE. Donostia, 2004
  • Arrieta Yolanda. Irakurtzeko idatzi ala esateko idatzi? DBH-3 Literatura, 8. unit. IBAIZABAL. Bilbo, 2005
  • Arrieta Yolanda. Antzerkiaz. DBH-4 Literatura, 7. unitatea. IBAIZABAL. Bilbo, 2005
  • Euskarazko Haur Antzerki Taldeen Gida. Aisia Biziz. Urtxintxa Eskola. Donostia, 2005
  • Cómo se escribe un guión. Michel Chion. CATEDRA. Madril, 1990
  • Cómo escribir un drama. Lajos Egri. EDITORIAL BELL. Buenos Aires, ?
  • Diccionario de teatro. Patrice Pavis. PAIDÓS COM