Nola egiten dugun lan

Adostasuna

Lanpostu ezberdinetan burutu beharreko eginkizun komunikatiboen arabera erabakitzen ditugu edukiak, eta hauen hurrenkera. Hauek beti eginkizun komunikatiboetan formulaturiko syllabusean gauzatzen dira.

Helburuak ekintzetan formulatzearekin adierazi nahi duguna zera da: Ilazki euskaltegiaren helburua ez dela gramatika isolaturik erakustea, komunikatzen irakastea baizik.

Era berean, enpresa edo taldearen arduradunekin adosten ditugu helburuak eta lan-erritmoa, ordutegia eta egutegiarekin batera.

Metodologia

Horretaz gain, unitate didaktiko bereziak prestatzen ditugu, xede bereziko taldeak burutu beharreko eginkizun horiek lortzera bideratuak, hain zuzen.

Eskolen planteamendu erabat praktikoa hobesten dugu, adostutako lehentasunen eta beharren erantzule izango dena. Honekin, denboraren eta baliabideen gestio aproposa bultzatzeaz gain, ekoizpen azkarra lortzeko eta motibazioa pizteko bidea ikusten dugu.

Azkenik, ebaluaketa sistema ere antolatzen dugu, ikaslea ez ezik, taldea, jarduna eta planaren betetze maila baloratuko duena.