4. Maila - Mailarik gorena
NORENTZAT
- EGAduna den edonorentzat.
- Euskara jasoan aritu eta jardun nahi duen ororentzat.
- 4. Hizkuntza Eskakizuna behar dutenentzat.
IKASTAROAREN HELBURUAK
IDATZIZKOAK
- Lan, kultura eta gizarte mailako gai espezializatuetan, arrakasta lortzeko moduan, dotore, zuzen, egoki eta jator idazteko gai izango da ikaslea.
- Maila honi dagozkion testuak burutzeko estrategia egokiak eskuratuko ditu: lan koherenteak, zehatzak eta egokiak sortu.
AHOZKOAK
- Kultura maila goreneko eta norbere laneko edota espezialitateko gaien inguruan elkarrizketak mantendu, iritziak eman eta jendaurrean azalpen eraginkorrak egiteko gai izango da.
- Ikasleak berbaldi koherentea, hari logikoari lotua eta dotore josia izango du.
METODOLOGIA
- Ikastaro presentzialak izango dira ikastaroaren oinarria.
- Irakasleek ikasleen lanen zuzenketa egingo dute.
- Ikasleen zalantzak, une oro, bideratu.
- Irakaslea gidari.
- Ahozko eta idazmen jarduna hobetzeko proposamenak egingo dira.
- Ikasleak behar duen material osagarria prestatuko da.
EGUTEGIA ETA IRAUPENA
| ASTEAN 2 ALDIZ | ||||
| Asteartea eta Osteguna | ||||
| (2007) Urriak 2 - (2008) Ekainak 19 | ||||
| EGUNAK | 66 | |||
| ORDUTEGIA | 18:00 - 20:30 | |||
| ORDUAK | 165 | |||
| PREZIOA | 435 euro | |||
DIRU LAGUNTZAK
- Donostiako Udaleko Euskara Patronatua
- Donostian bizi direnentzat
- Donostian lan egiten dutenentzat
- Norbere herriko Euskara Zerbitzuan
