Ipuingintza. Kontalaritza (405)
HELBURUA
- Ipuingintza edota kontalaritza landu nahi duen irakasleari edozein egoeratan aplika ditzakeen oinarrizko tresnak erakustea: testuingurua, ikus-entzulearekiko harremana, ipuinaren ezaugarriak, erritmoa, intonazioa...
- Ipuingintza eta kontalaritza lantzeko bide erabilgarriak eskaintzea irakasleari, ahozkotasunaren oinarrizko ezaugarriak erabiliz.
- Ipuingintza eta kontalaritza lantzeko joko eta proposamen batzuk eskaintzea irakasleari, batez ere bat-bateko ihardunari garrantzia emanez.
PROGRAMA
1- Komunikazioaren oinarrizko elementuak. Entzulea komunikazioaren partaide.
2- Haur Literatura eta ahozkotasuna. Ahozko literatura, haur literaturaren hazi.
3-Zertarako esan, zertarako entzun? Errito galduaren bila.
4-Ahozko hiru iharduera: bat-batekoa, hari bati loturikoa, irakurketa ozena
5-Kontatzeko ipuinen bost bereizgarri eta hainbat gomendio.
6-Ipuina kontatzeko hamaika trikimailu.
7-Kontalari onaren zazpi ezaugarri.
METODOLOGIA
- Praktikatik teoriara eta teoriatik praktikara.
- Saioak eta datak: - Irailean, goizez edo arratsaldez, lau orduko bost saio (*aukera egokiena) - Ikasturtean zehar: astean bi ordu eta erdiko bi saio, lau astez.
BIBLIOGRAFIA
Bibliografia
- Euskal Herriko alegia, ipuin eta kondairen bilduma.L. Barandiaran Irizar. Txertoa. Donostia, 1989
- Ahoz aho. Ahozko euskal literaturaren antologia. Erein. Donostia, 1984
- Bularretik mintzora. J. Kruz Igerabide. Erein. Donostia, 1993.
- Haur poesia: soinutik irudira. J. Kruz Igerabide. Hegats 9. 1994
- Poesia lantzeko gida. Liburuen Xarma. Juan Kruz Igerabide EIE. Donostia, 2003
- Ipuina lantzeko gida. Liburuen Xarma. Antton Irusta. EIE. Donostia. 2004
- Psicoanálisis de los cuentos de Hadas. B Bettelheim. Crítica. Las ideas. Barcelona. 1990 (1977)
- Ipuinen talerra. Seve Calleja eta Antton Irusta. Labayru. Bilbo, 1999
- El arte de contar cuentos a los niños. Elena Fortún. Espuela de plata. Sevilla. 2003
