Itzulpengintza (H300)

PROGRAMA

1. Itzultzen hasi aurretik jakin beharrekoak

  • Itzulpenaren arau nagusiak
  • Hizkuntzen arteko erlazioak
  • Literaltasunaren desabantailak

2. Hiztegiak eta zuzentzailea

  • Hiztegiaren erabilpen zuzena
  • Xuxen zuzentzailea
  • Ordenadorearen antolaketa egokia

3. Euskararen azterketa itzulpenaren ikuspegitik

  • Euskaren korpusa azaletik.
  • Puntuaketa bereziki.
  • Azken arauak azaletik
  • Hitz elkartuen arazoari nola egin aurre
  • Aberastasunaren bila
  • Esaldiak mozteko teknikak
  • Terminologia normalizatua
  • Terminologia ez normalizatuari nola egin aurre

4. Praktika

  • Adibide praktikoak. Itzulpen errealen azterketa
  • Testuaren azterketa. Baliabide linguistikoak
  • Praktika (BANAN BANAKO LANA)

BESTELAKOAK

  • Gramatika: korpusaren azterketa egingo da. Azterketa horretan, hasierako ebaluazioan ikusten diren akatsak zuzentzeaz gain, ohiko zalantzak argituko dira.
  • Irakasleek nahiz beren ikasleek egiten dituzten akatsak zuzentzeko, ondorengo metodologia aurreikusten da:
    • Akatsen sailkapena.
    • Zergatik ematen dira akats horiek?
    • Zuzenketa posibleak.
    • Zein estrategia erabili daiteke horiek zuzentzeko

MATERIALA

  • Euskaltegian bertan sortutako materiala da ikastaroaren oinarri.
  • Horrekin batera euskararen korpusaren inguruko materiala erabiliko da, erabat teorikoa.

EBALUAZIOA

  • Hasierako eta bukaerako ebaluazio bi planteatzen dira.
  • Material atalean aipatu bezala, ikastaro hasieran benetako materiala eskatuko zaie irakasleei, beraien maila eta beharrak ebaluatze aldera. Material horren arabera diagnostikoa egitea da asmoa, aurrera begirako aukerak aztertze aldera.
  • Ikastaro bukaeran itzulpen bat jarriko zaie irakasleei.