Euskara zuzena eta egokia (H200)
IKASTAROAREN HELBURUA
- Eguneroko lan esparruan euskara (ahoz zein idatziz) zuzen eta egoki erabiltzea. Hala ere, idazmenaren trebakuntza izango da ikastaro honen ardatza. Hau horrela izanik, zuzen idazteko beharrezko diren baliabideak ezagutu eta landu egingo dira.
- Aberastasuna eta zuzentasuna maila guztietan.
PROGRAMA
1.Testua sortu aurretikoak
- Esaldia: gutxiengo informazioa
- Esaldiaren barruko ordena: galdegaia.
- Osagaiak: egitura morfosintaktikoak, aditza, lexikoa.
- Paragrafoaren unitatea: Testu barruko autonomia duen pasartea.
- Osagaiak: ideia nagusia eta ideia osagarriak.
- Koherentzia: ideien garapen logikoa (paragrafo barrukoak nahiz paragrafoen artekoak.
- Kohesioa: ideiak lotzeko baliabideak: testu antolatzaileak, lokailuak (paragrafo barrukoak nahiz paragrafo artekoak.
- Testu motak bereiztu: igorlearen asmoaren araberakoak
- Testu mota desberdinen artean argudio eta azalpen testuak landuko ditugu batik bat.
- Testu mota bakoitzari dagokion egitura aztertu.
2. Idazteko prozesua edo nola ekin testu bat sortzeari
- Testua planifikatu
- Komunikazio-egoera finkatu:igorlea, hartzailea, asmoa.
- Testu-plana egin: ideiak bildu, aukeratu, antolatu.
- Ekintza-plana egin: eskemak, zirriborroak, zerrendak.
- Testua idatzi
- Ideiak garatu: paragrafoak sortu.
- Testuari forma eman: gaiaren progresioa (koherentzia), loturak(kohesioa), ideien zehaztasuna (argitasuna) eta zuzentasuna.
- Ortografia eta puntuazio markak.
3. Mintzamena
- Mintzamenaren erregistro desberdinak bereiztu.
- Jende aurreko hizkuntza jasoa
- Gaiaren egitura: hasiera, garapena eta bukaera
- Ideien azalpen garbia.
- Jardun jarraia: diskurtso koherentea
- Etenak betetzeko baliabideak: loturak, kohesio formak,?
- Lexikoa: gaiari lotutako hitzak, ordezkapenak, ?
- Egitura morfosintaktikoen erabilpena.
- Ahoskera eta entonazioa.
- Lagunarteko hizkera.
- Produkzioa txukundu: akatsak zuzendu.
- Bapateko elkarrizketak: ereduak.
- Tokian tokiko ezaugarri fonologikoak
- Esamoldeak
METODOLOGIA
- Ikastaroak izaera teoriko-praktikoa izango du.
- Ezaugarri honetako ikastaro labur batean ez dago proposatutako eduki oro behar bezala lantzerik eta aukeratu egin beharra dago. Horretarako ikasketarien beharrak hartuko ditugu aintzat.
- Ikastaroaren hasieran benetako materiala eskatuko zaie irakasleei beren maila eta beharrak ebaluatze aldera. Diagnostikoa eginda, ikastaroaren nondik norakoak zein izango diren zehaztu eta adostuko dira.
BIBLIOGRAFIA
Web orrialdeak
Bibliografia
- Idazkera liburua Joxe Ramon Zubimendi, Pello Esnal. Kultura Saila.
- Idazketa ikasgelan. Aitor Basurto
- Esalditik testura. Joseba Ezeiza, Maite Lekuona, Eli Altuna
- Testuak aztertzen. Metodología eta praktika. Joseba Butron eta Jokin de Pedro
- Irakurriz Ikasi. Abel Camacho.
- Construir la escritura. Daniel Cassany. Paidos.
- La cocina de la escritura. Daniel Cassany. Paidos.
