Euskaldunisation

Ilazkiren jardun nagusia euskalduntzea da, ahoz eta idatziz ondo komunikatzeko. Hori izan zen euskaltegia sortzeko arrazoia eta horretan daramatzagu azken 29 urteak, gure inguru sozialaren beharrei erantzuten.

EUSKALDUNTZEA ZENBAT MAILATAN BANATZEN DA?

Gaur egun euskalduntzea behetik hasita hiru mailatan banatuta dago eta maila bakoitza urratsetan.

Lehen maila

Lehen maila bitan banatzen da eta horietako bakoitza hiru urratsetan.

Maila honetan oinarrizko gaitasun komunikatiboa lortzea da helburua; erabilera esparru informalean, familiarteko giroan, lagunartekoan eta ezagunen artekoan, ahoz eta idatziz ondo aritzeko

  • 1A: 1, 2 eta 3.urratsa
  • 1B: 4, 5 eta 6.urratsa

1B maila gainditzeak HABEren azterketa deialdiko lehen mailara aurkezteko eskubidea ematen du

Bigarren maila

Hiru urratsetan banatuta dago 7, 8 eta 9. urratsa. Maila honetan, berriz, aurreko mailan lortutako komunikazio gaitasuna areagotu eta aberastu egiten da baliabideetan sakonduz. Erabilera esparrua formala da: lantokikoa, ezezaguna eta teknikoa.

Bigarren maila gainditzeak HABEren azterketa deialdiko bigarren mailara aurkezteko eskubidea ematen du

Hirugarren maila

Azken hau ere hirutan banatuta dago 10, 11 eta 12/EGA. Goi urratsetan aurreko guztiaz gain ahozko eta idatzizko komunikazioan sakontzen da. Besteak beste, gramatikaren ezagutzak ematen ez dituen hizkuntz baliabideak lantzen dira: esamoldeak, esaera zaharrak etab.

Hirugarren mailan aritzeak gaitasuna ematen du EGA agiria eskuratzeko.