Enpresa eta erakundeak
Ikastaro hauek enpresa eta talde profesional zuzenduta daude. Interesatua dagoen erakundea eta talde profesionalen beharrei egokitutako plangintzak prestatzen ditugu.

Kasu desberdinak
- Zenbait kasutan enpresek euskalduntze plana abian izaten dute. Orduan, gure lana planari egokitutako ikastaroak antolatzea izaten da, enpresak adostutako helburuak betetzera bideratuak.
- Beste kasu batzuetan enpresek ez dute euskalduntze planik izaten eta ez dute hizkuntzaren egoeraren berri edukitzen. Kasu horietan mailaketa sistema martxan jarri eta lanpostu bakoitzean jarduteko beharrezko gaitasun komunikatiboa zehazten dugu.
