Albisteak
Hiztegia eta gramatika sarean
2008-05-06 ¦ Ilazki
EHUko Euskara Institutuak (www.ei.ehu.es) badu asmoa zenbait lan interesgarriri ekiteko hurrengo hilabete eta urteetan. Proiektu erraldoi bat du esku artean, Patxi Goenaga, Pello Salaburu eta Ibon Sarasolaren ardurapean.
www.erabil.com
Gehiago irakurri...ANDU LERTXUNDIREN HITZALDIA
2008-04-14 ¦ Ilazki
Ilazki Euskaltegiaren kultur ekitaldi egitasmoa
Gehiago irakurri...Euskara-gaitasun tituluen konbalidaziorako dekretua aurkeztu dute
2008-04-10 ¦ Ilazki
Euskararen gaitasun egiaztagiri guztiak elkarrekin baliokidetuko dituen eta Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen Dekretua aurkeztu zuten atzo (2008-4-9) Bilbon. HAEE-IVAP-ek, HABEk, Osakidetzak, Ertzaintzak eta Hezkuntza Sailak emandako agiriak Hizkuntzen Europako Marko Bateratuaren B-1, B-2, C-1 eta C-2 mailekin parekatzen ditu dekretu horrek, bakoitzaren baliokidetzak ezarriz.
www.erabili.com
Gehiago irakurri...Euskarazko Wikipediak 25.000 artikulu
2008-04-08 ¦ Ilazki
Euskarazko Wikipediak, sarean den euskal entziklopedia aske handienak, 25.000 artikuluen muga gainditu du. Wikipedia entziklopedia eleanitza da, eduki askeduna eta dohainekoa, edonork eraiki eta ekarpenak egiteko aukera ematen duena.
www.erabil.com
Gehiago irakurri...Euskara Munduan egitasmoaren aro berriak jauzi kualitatiboa eman nahi du irakasleen trebakuntzan
2008-04-01 ¦ Ilazki
Euskara Munduan egitasmoak aro berriari ekin dio. 2008-2011 eperako aro berri horretan Argentina, Txile, Brasil, Peru eta Kolonbiako 28 irakaslegai trebatuko dira egitasmo horren barruan. Taldeak irakas-molde bera segituko du: internet bidezko eskolak, Euskal Herritik tutorizatuak, eta bi barnetegi urtean.
Gehiago irakurri...Euskara alemanez ikasteko metodoa, laster kalean
2008-03-03 ¦ Ilazki
Buske argitaletxeak plazaratuko du urte amaierarako, Goethe Unibertsitatearekin elkarlanean
JUAN A. HERNÁNDEZ - Bilbo - (El País) 28/01/2008
Gehiago irakurri...Bederatzi urteko neskato japoniar batek euskara bost hilabetetan ikasi du
2008-03-03 ¦ Ilazki
Iruñeko Amaiur ikastolan egon den bost hilabete hauetan Moeko izeneko bederatzi urteko neskato japoniarrak lagun asko egin ditu eta euskaraz idazten eta mintzatzen ikasi du. Nafarroako agintariek euskara baztertzen duten bitartean, Japoniatik etorritakoek gure hizkuntza zaharrari merezi duen garrantzia eta trataera ematen diote.
Asier VELEZ DE MENDIZABAL
GARA (2008/02/28)
Gehiago irakurri...2007ko balantzea: 1.520 entitate Ziurtagiriaren Elkartearen parte
2008-02-19 ¦ Ilazki
Ziurtagiriaren Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiriaren 2007ko balantzea plazaratu du. "Iazko datuek begi-bistan utzi dute Bai Euskarari Ziurtagiriarekiko fideltasuna oso handia dela, izan ere, entitateen % 92 inguruk berriztatzen du urtez urte", adierazi du Rober Gutiérrezek, Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak.
www.erabil.com
Gehiago irakurri...Atezainak ere euskaraz EHUn
2008-02-18 ¦ Ilazki
EHU - Euskara Errektoreordetza / Bestelakoak / 2008-02-18 / 07:00
Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Errektoreordetzak Atezainok euskaraz liburuxka atera berri du, atezainek euskaraz lan egiten laguntzeko egina. Hain zuzen ere, atezainen lan eremuan, hitz egitean edo idaztean, sor daitezkeen zalantzak argitzea du helburua liburuxkak. Unibertsitatean euskararen erabilera bultzatzeko planaren barruan kokatzen da ekimen hau.
www.erabil.com
Gehiago irakurri...Hizkuntz politikari buruzko gogoeta jarri du abian Eusko Jaurlaritzak
2008-02-13 ¦ Ilazki
Norbanakoen eta eragileen "ahal den parte-hartzerik handiena" lortu nahi du, "euskararen erabileran sakontzeko eta euskara esparru berrietara eramateko".
Berria (2008/02/13)
Gehiago irakurri...
