Donostiako Euskaltegia

Nahitaezko erreferentzia duzu ILAZKI EUSKALTEGIA euskararen munduan . 1976 urtean hasitako lana etenik gabe eraman dugu aurrera, beti-beti hizkuntza-irakaskuntzaren abangoardian eta, aldi berean, bere tradizio arrakastatsuena aintzat hartuz.

Konstituzio Plazan bertan daukazu ILAZKI euskaltegia, Donostiako hiriaren bihotz-bihotzean. Etxea ikustekoa da: Donostiako sutea gertatu eta gero eraikitako etxalde ederra. Ikasgelak, oraindik, garai bateko xarma gordetzen dute beraien sutondo, sabai apaindu eta landutako egurrezko markoekin. Areto nagusiko sabai borobil apaindua da oso berezia. ERAIKINA ZAHAR-BERRITUTA DAGO: igogailua eta ezinduentzat komuna ere badauka. Urtebetetzeak eta bestelako ospakizun bereziak ospatzeko sukalde ederra du.

Milaren bat ikasle biltzen ditu urtero bere egoitzan ILAZKIk. Eskura teknologia berrienak jartzen dizkizugu: Moddle plataforma, Boga programa, ordenadore gela, ikus-entzunezko material berriena eta liburutegia. Gainera, giza-baliabide nahikoak ditu: hodeita hamar irakasletik gora, sobera zailduak, euskara ikasten ari zaretenoi bidea erakusteko.

Era guztietako ikastaroak

HABEk homologatutako euskaltegia duzu ILAZKI. Euskalduntze prozesu osoa duzu bertan, lehenengo mailatik hasi eta sakontze urratsetaraino. Egunero bi orduko, hiru orduko eta bost orduko ikastaroak eskaintzen zaizkizu, baita astean lau ordukoak ere.Mistoak ere badauzkazu; hots, irakasleaz eta on-line egin ditzakezunak.

Hizkuntza eskakizun guztiak eta EGA prestatzeko ikastaroak ere badituzu.

Eskaintzarik zabalena, beraz, euskara ikasi, hobetu edo sakondu nahi duenarentzat.