Itzulpengintza (H300)
PROGRAMA
1. Itzultzen hasi aurretik jakin beharrekoak
- Itzulpenaren arau nagusiak
- Hizkuntzen arteko erlazioak
- Literaltasunaren desabantailak
2. Hiztegiak eta zuzentzailea
- Hiztegiaren erabilpen zuzena
- Xuxen zuzentzailea
- Ordenadorearen antolaketa egokia
3. Euskararen azterketa itzulpenaren ikuspegitik
- Euskaren korpusa azaletik.
- Puntuaketa bereziki.
- Azken arauak azaletik
- Hitz elkartuen arazoari nola egin aurre
- Aberastasunaren bila
- Esaldiak mozteko teknikak
- Terminologia normalizatua
- Terminologia ez normalizatuari nola egin aurre
4. Praktika
- Adibide praktikoak. Itzulpen errealen azterketa
- Testuaren azterketa. Baliabide linguistikoak
- Praktika (BANAN BANAKO LANA)
BESTELAKOAK
- Gramatika: korpusaren azterketa egingo da. Azterketa horretan, hasierako ebaluazioan ikusten diren akatsak zuzentzeaz gain, ohiko zalantzak argituko dira.
- Irakasleek nahiz beren ikasleek egiten dituzten akatsak zuzentzeko, ondorengo metodologia aurreikusten da:
- Akatsen sailkapena.
- Zergatik ematen dira akats horiek?
- Zuzenketa posibleak.
- Zein estrategia erabili daiteke horiek zuzentzeko
MATERIALA
- Euskaltegian bertan sortutako materiala da ikastaroaren oinarri.
- Horrekin batera euskararen korpusaren inguruko materiala erabiliko da, erabat teorikoa.
EBALUAZIOA
- Hasierako eta bukaerako ebaluazio bi planteatzen dira.
- Material atalean aipatu bezala, ikastaro hasieran benetako materiala eskatuko zaie irakasleei, beraien maila eta beharrak ebaluatze aldera. Material horren arabera diagnostikoa egitea da asmoa, aurrera begirako aukerak aztertze aldera.
- Ikastaro bukaeran itzulpen bat jarriko zaie irakasleei.
