EGA
IKASTAROAREN HELBURUAK
- Azterketak prestatzeko beharrezko diren baliabide eta teknika ezagutaraztea.
- Agiriak eskuratzeko trebakuntza eraginkorra eskaintzea.
EGA AZTERKETAREN NONDIK-NORAKOAK
EGA azterketak, gaur egun, hiru atal ditu:
- Atariko proba,
- Azterketa idatzia
- Ahozko azterketa.
Atariko proba 100 galderaz osatutako test bat da: hasierako galderak (15 bat) behin entzungo den grabazio batean oinarrituko dira. Aukeran jarritako hiru erantzunen artean egokiena hautatu behar da. Beste galderek, ehunera arte; hizkuntzaren hainbat alderdi neurtzen dituzte: lau erantzun dituzte aukeran. 75 asmatuz gero azterketa idatzira pasako da. Dena den, azterketarien erdiek gainditu behar dute eta, ondorioz, indize hori txikiagoa izan daiteke.
Azterketa idatziak entzutezko ulermena neurtzeko ariketa bat du hasieran: testu bat behin entzungo da eta horri buruzko hamar galdera erantzun behar dira. Hasierako ariketa horretaz gain lau dira azterketa idatzia osatzen dutenak:
- Idazlana: bi gai eskainiko dira, bat aukeratzeko eta, gutxienez, 300 hitz idatzi behar dira.
- Esaldiak berridatzi: bertan emandako esaldiak beste era batera idatzi behar dira jarritako hitzak edo hitz-zatiak erabiliz.
- Sinonimoak: hamar esalditan seinalatutako hitzen baliokide bana idatzi behar da.
- Irakurmena: testu bati buruzko aukera antzeko hamar galdera erantzun behar dira.
Azterketa idatzia gainditzeko ariketa bakoitzean gutxieneko bat lortu behar da.
Ahozko azterketak bi atal ditu: batetik aztertzaileek emango duten testu baten laburpena egin beharko du eta, emandako gai-zerrendatik bat aukeratu eta horretaz mintzatu. Hamar bat minututan hitz egitea eskatuko zaio, bost bat minutu ariketa bakoitzeko.
