Ipuingintza. Kontalaritza (405)

HELBURUA

  • Ipuingintza edota kontalaritza landu nahi duen irakasleari edozein egoeratan aplika ditzakeen oinarrizko tresnak erakustea: testuingurua, ikus-entzulearekiko harremana, ipuinaren ezaugarriak, erritmoa, intonazioa...
  • Ipuingintza eta kontalaritza lantzeko bide erabilgarriak eskaintzea irakasleari, ahozkotasunaren oinarrizko ezaugarriak erabiliz.
  • Ipuingintza eta kontalaritza lantzeko joko eta proposamen batzuk eskaintzea irakasleari, batez ere bat-bateko ihardunari garrantzia emanez.

PROGRAMA

1- Komunikazioaren oinarrizko elementuak. Entzulea komunikazioaren partaide.

2- Haur Literatura eta ahozkotasuna. Ahozko literatura, haur literaturaren hazi.

3-Zertarako esan, zertarako entzun? Errito galduaren bila.

4-Ahozko hiru iharduera: bat-batekoa, hari bati loturikoa, irakurketa ozena

5-Kontatzeko ipuinen bost bereizgarri eta hainbat gomendio.

6-Ipuina kontatzeko hamaika trikimailu.

7-Kontalari onaren zazpi ezaugarri.

METODOLOGIA

  • Praktikatik teoriara eta teoriatik praktikara.
  • Saioak eta datak: - Irailean, goizez edo arratsaldez, lau orduko bost saio (*aukera egokiena) - Ikasturtean zehar: astean bi ordu eta erdiko bi saio, lau astez.

BIBLIOGRAFIA

Bibliografia

  • Euskal Herriko alegia, ipuin eta kondairen bilduma.L. Barandiaran Irizar. Txertoa. Donostia, 1989
  • Ahoz aho. Ahozko euskal literaturaren antologia. Erein. Donostia, 1984
  • Bularretik mintzora. J. Kruz Igerabide. Erein. Donostia, 1993.
  • Haur poesia: soinutik irudira. J. Kruz Igerabide. Hegats 9. 1994
  • Poesia lantzeko gida. Liburuen Xarma. Juan Kruz Igerabide EIE. Donostia, 2003
  • Ipuina lantzeko gida. Liburuen Xarma. Antton Irusta. EIE. Donostia. 2004
  • Psicoanálisis de los cuentos de Hadas. B Bettelheim. Crítica. Las ideas. Barcelona. 1990 (1977)
  • Ipuinen talerra. Seve Calleja eta Antton Irusta. Labayru. Bilbo, 1999
  • El arte de contar cuentos a los niños. Elena Fortún. Espuela de plata. Sevilla. 2003