Jende aurreko hizkera (H402)
HELBURUAK
- Ikastaro labur honen helburua, testugintzaren ikuspuntutik, ahozkotasuna zuzentzea izango da: jendaurreko hizkera jasoa -gai ezberdinen aurkezpena- eta bat bateko elkarrizketetan ematen dena -bilerak-.
- Lehenengoan diskurtso jaso, zuzen, jarrai eta koherentea lortu nahi da, eta bigarrengoan, bat batekotasunean sorturiko egoeretan aritzeko behar adina baliabide eskaini.
PROGRAMA
1. Azalpen eta kontaketa ez-interaktiboetan
- Alderdi pragmatikoa
- Xedea
- Erabilera esparrua
- Hartzailea
- Alderdi diskursiboa
- Plan orokorra
- Ideien antolaketa garbia
- Testu-motak (sekuentziak)
- Narrazioa
- Deskripzioa
- Argudioa
- Esplikatiboa
- Instrukzioa
- Plan orokorra
- Konexioa: testu-antolatzaileak: Jardun jarraia, ondo lotua eta koherentea lortzeko bidea, eta etenak betetzeko baliabideak.
- Ahozko testu markatuetan
- Ordena-adierazpideak
- Hizkera-antolatzaileak
- Emendiozkoak
- Aurkaritzakoak
- Denbora-antolatzaileak
- Ondoriozkoak
- Kausazkoak
- Zehatzaileak
- Ahozko testu markatuetan
- Izen-kohesioa
- Alderi lexikala: hiztegia - Ordezkapen lexikala
- Aditz-kohesioa
- Egitura morfosintatikoak
- Ahoskera eta entonazioa.
2. Azalpen eta kontaketa interaktiboetan
Testu ez-markatuak ( bat bateko elkarrizketak, bilerak? )
- Konexioa: testu-antolatzaileak
Jardun jarraia, ondo lotua eta koherentea lortzeko bidea, eta etenak betetzeko baliabideak.
- Ahozko testu ez-markatuetan
- Ordena-adierazpideak
- Hizkera-antolatzaileak
- Berformulatzaile esplikatiboak
- Emendiozkoak
- Aurkaritzakoak
- Denbora-antolatzaileak
- Ondoriozkoak
- Kausazkoak
- Zehatzaileak
- Ahozko testu ez-markatuetan
METODOLOGIA
Hasiera batean, lehentasun hurrenkera egingo da, gehien erabiltzen diren testuen araberakoa. Jarraian testu horien ekoizpenaren diagnosia egin, abiapuntua ikusi eta horren araberako lanketa egitea izango da zeregin nagusiena. Hasierako ekoizpena izango da abiapuntua eta ekoizpen zuzendua helburu.
